Durangon plaza berri bat eta kale berri bat izendatzeko herritarrek proposatutako izenak argitaratu dituzte

Anboto 2024ko abu. 2a, 23:14

Proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, jasotako proposamen guztiak dagokion batzorde teknikoak berrikusi ditu. Irailaren 9tik 15era egingo den bozketa-fasera igaro diren proposamenak ezagutzera eman ditu udalak.

Durangoko Udalak ezagutzera eman ditu herrian kale berri bat eta plaza berri bat izendatzeko herritarrek proposatutako izenak, duela gutxi amaitutako prozesu parte-hartzaile baten barruan. Prozesu parte-hartzaileari esker, Durangoko herritarrek kale berri bat eta plaza berri bat izendatzeko proposamenak aurkeztu ahal izan dituzte. Kale berria Komentukaleatik, Kurutziaga kalearekiko elkargunean, Santasunoste kaleraino zabalduko da, gaur egun etxebizitzak eraikitzen ari diren eremu batera. Bestalde, plaza berria Zirarmendieta, Bernardo Gabiola eta Faustebidea kaleen artean kokatuko da, garatzen ari den beste eremu batean.


Proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, jasotako proposamen guztiak dagokion batzorde teknikoak berrikusi ditu. Aldez aurretik ezarritako irizpideak bete ez zituztenak baztertu egin dira bozketa-fasetik. Hauek dira irailaren 9tik 15era egingo den bozketa-fasera igaro diren proposamenak:

Kalea:

  • Zesteruena kalea / Unzueta kalea / Juanito Unzueta kalea
  • Santa Rita kalea
  • Alkate Juanjo Ziarrusta kalea
  • Esnatuberri kalea
  • Gerediaga elkartea kalea
  • Beato Jose Maria Azurmendi kalea
  • Vicente Zavala kalea
  • Iñaki Azkuna kalea
  • Jose Luis Baqué kalea
  • Raul Garcia Camacho kalea
  • Wilhelm Von Humboldt kalea
  • Leopoldo Zugaza kalea
  • Andoni Iruarrizaga kalea
  • Kurutzesantuoste kalea

Plaza:

  • Vicente Zavala plaza
  • Aita Bixente Zabala plaza
  • Esnatuberri kalea
  • Beato Jose Maria Azurmendi plaza
  • Independentzia plaza
  • Bruno Mauricio Zabala plaza
  • Jose Luis Baqué plaza
  • Raul Garcia Camacho kalea
  • Marisa Barrena Larruzea plaza
  • Bidebiarte plaza

  • Izenak proposatu dituztenek eman dituzten azalpenak edo arrazoiak www.partehartu.durango.eus webgunean daude eskuragarri.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!