Bizikletak garbitu eta konpontzeko leku berria egokitu dute, Durangon

Anboto 2024ko uzt. 17a, 13:19

2023ko aurrekontu parte hartzaileen barruan egokituko da bizikletentzako gunea. Udalak 7.200 euro inbertitu ditu.

Bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gune berri bat egokitu dute Durangoko San Fausto auzoan, Astolara bidean dagoen bidegorriaren ondoan. 2023ko aurrekontu parte hartzaileen barruan gauzatu diren lan horietan 7.200 euro inbertitu ditu Durangoko Udalak.

Bizikletak egoera onean mantentzeko leku egokia eskaini gura zaie txirrindulariei, "horrela Durangon mugikortasun jasangarriagoa eta osasungarriagoa lortzen laguntzeko", udal ordezkariek azaldu dutenez. Azpiegitura berriak inguruko zerbitzuak ere osatuko dituela gaineratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!