32 ume sahararrek Durangaldean pasatuko dute uda sasoia

Anboto 2024ko uzt. 11a, 14:53

Río de Oro eta Hamadako Izarrak elkarteen bitartez etorri dira ume sahararrak, Oporrak Bakean programaren barruan.

Gaur, Durangoko Udalak ongietorria egin die Oporrak Bakean egitasmoaren eskutik Durangaldera etorritako ume sahararrei. Saharako errefuxiatuen kanpamentuetatik etorri dira, uda hemen pasatzeko; 32 umek egingo dute egonaldia eskualdean. Mireia Elkoroiribe alkatearen berbetan, "udaz disfrutatzeko leku segurua eskaintzea da helburua, bakean eta maitasun handiagaz". Ume hauek elikadura egokia izateko eta azterketa medikoa egiteko aukera izango dute.

Euskadiko Saharako Ordezkaritzak bultzaturiko programa da Oporrak Bakean, eta Durangaldeko Río de Oro eta Hamadako Izarrak elkarteen bitartez etorri dira ume sahararrak. Durangoko Udalak lankidetza hitzarmena du elkarte bi horiekin, eta 47.000 eta 13.500 euroko diru laguntza jasotzen dute, hurrenez hurren. Elkoroiribek eskertu egin die egiten duten lana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!