Durangoko Udalak Landako Gunean eguzki-plaka fotovoltaikoak ezartzeko lizitazio-prozesua hasi du, 420.940 euroko aurrekontuagaz. Eraikinaren eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna handitzea da helburua, energia garbia sortuz, karbono-aztarna murriztuz eta azpiegitura hobetuz. Abuztuaren 1era arte aurkeztu daitezke proposamen ekonomikoak
Eraikinaren teilatuan autokonsumo partekaturako eguzki-energia fotovoltaiko sistema bi jarriko dituzte. Era berean, asfaltozko oihala ipiniko dute estalkian, erakina babesteko eta inpermeabilizazioa hobetzeko. Lanak Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) emandako diru-laguntza batekin finantzatuko dira, Autokontsumorako eta Energia Berriztagarriko Iturriekin Biltegiratzeko Pizgarrien Programaren barruan jaso du udalak 190.771,20 euroko diru-laguntza.