Sanfaustoak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu dute Durangon

Anboto 2024ko uzt. 10a, 08:20

Iazko jaien txupinazoaren irudi bat.

Durangoko San Fausto jaiak iragartzeko proposamenak abuztuaren 30era bitartean aurkeztu daitezke. Irabazleak 900 euro lortuko ditu.

Durangoko San Fausto jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa ipini du martxan udalak. Abuztuaren 30era bitartean helarazi daitezke lanak hemen eskaria eginez. Aukerakatutako lanaren egileak 900 euroko saria lortuko du.

Durangoko Jai Kontseiluko kideek eta arteagaz lotura duten herritarrek osatutako epaimahaiak, zazpi kartel finalistak aukeratuko ditu, irailaren 2an. Eta zazpi kartel horien artean bozkatzeko aukera izango dute herritarrek, irailaren 4tik 11ra bitartean. Irailaren 17an jakin eragingo da zein izan den kartel irabazlea.

Lehiaketa artista afizionatu zein profesionalei dago zuzenduta, eta gehienez hiru lan aurkeztu daitezke. Lanak originalak eta argitaratubakoak izan behar dira, eta honako testu hau agertu behar da: SAN FAUSTO JAIAK 2024 DURANGO, Urriaren 11tik 20ra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!