Durangoko Udalak eta Baque Fundazioak lankidetza hitzarmena berritu dute

Anboto 2024ko uzt. 5a, 12:22

Ekitaldia parte hartu dute Cafés Baqueko marketing zuzendari Iñigo Gutierrezek eta Durangoko alkateorde Jesica Ruizek.

Udalak 30.000 euroko diru-laguntza eman dio Baque Fundazioari. Berrizkuntza moduan, prestakuntza sustatuko da fundazioko Kafe Eskolaren bidez. Doako lanbide-prestakuntzak eskainiko dira Dendak Bai Elkartearen bitartez eta Lanbide Heziketako Eskolarekin elkarlanean barista ikastaroak emango dira. 

Durangoko Udalak eta Baque Fundazioak lankidetza hitzarmena berritu dute, herrian kirol-jarduera sustatzeko, eta, kultura eta gizarte-jarduerak babesteko helburuagaz. Hartara, Baque Fundazioak 30.000 euroko diru-laguntza jasoko du udalaren eskutik, eta bi erakundeen artean zehaztutako helburuak betetzen dituzten kirol-klubei, eta, kultura, gizarte-ekintzan eta formakuntza elkarteei laguntzeko erabiliko da. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek.

Formakuntza ikastaroak

Baque Fundazioak ekarpen ekonomikoak osatuko ditu, % 20 gehigarriarekin. Era berean, urtero, udalarekin batera adostuta, diruz lagunduko ditu bi elkarte berri. Gainera, aurten, lehenengoz, formazioa sustatuko du Kafe Eskolaren bidez: doako lanbide-prestakuntzak eskainiko ditu Dendak Bai Elkartearen bitartez eta Lanbide Heziketako Eskolarekin lankidetzan barista ikastaroak emango ditu, Oinarrizko SCA Ziurtagiria barne.

Baque Fundazioak, urtean, 12 ekitalditan lagunduko du gutxienez, kafe-produktuak edota zerbitzuak eskainiz. Era berean, "kirol erakundeei laguntzen jarraituko du, eta fundazioarekin zeikusirik ez duten arrazoiengatik, erakunde horietako batekin lankidetza eteten bada, berri bat sartzeko konpromisoa hartu du", azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!