Hezkuntzarako eta bizikidetzarako "funtsezko" dekalogoa aurkeztu du Durangoko Hezkuntza Foroak

Anboto 2024ko uzt. 3a, 13:33

Durangoko Hezkuntza Foroko kideak.

Durangoko Hezkuntza Foroa iaz hasi zen herritar guztiei zuzendutako dekalogoa lantzen. 

Durangoko Hezkuntza Foroak herri inklusiboa, segurua eta errespetuzkoa sustatzeko helburuarekin diseinatutako dekalogoa aurkeztu du, ikastetxe, guraso elkarte, elkarte, kirol klub eta ordezkari politikoen arteko elkarlanaren emaitza. Foroa 2022an hasi zen lanean, eta, iaztik, herritar guztiei zuzendutako dekalogoa diseinatzen aritu da, "Durangon hezkuntzarako eta bizikidetzarako funtsezko dokumentoa sendotzea" lortu arte. 

Dokumento hori nola erabili eta herritar guztiei nola ezagutarazi erabakitzea izango da eman beharreko hurrengo pausoa.

Honako hamar puntu hauek jasotzen ditu dekalogoak: 

  • Herri segurua: Durangok pertsona guztientzako leku abegikor eta segurua izateko
    konpromisoa hartzen du.
  • Natura eta nortasuna zaintzea: Ondarea, kultura, historia eta euskara, gure hizkuntza,
    kontserbatzea sustatzea.
  •  Pertsonen duintasuna sustatzea: justizia sustatzea eta jokabide desegokiak
    baztertzea.
  • Tratu onak sustatzea:
    ○ Inklusioa: Ingurune abegikorra sortzea, jatorria eta sinesmenak alde batera utzita.
    ○ Enpatia: Besteen ikuspuntuak eta sentimenduak ulertzea eta baloratzea.
    ○ Errespetuzko hizkuntza: Hitzezko jazarpena eta indarkeria saihestea.
    ○ Aniztasuna aitortzea: Ezberdintasunak ospatu eta errespetatzea.
    ○ Tolerantzia: Besteak diren bezala onartzea eta haien iritziak errespetatzea.
  • Elkartasuna: Behar dutenei laguntzea.
  • Ekosistema zaintzea: Jasangarritasuna eta ohitura osasungarriak sustatzea.
  • Parte-hartzea eta baterako lana bultzatzea: parte-hartze aktiboa eta talde-lana sustatzea.
  • Beharrak hobetzea: beharrak identifikatzea eta etengabe hobetzea.
  • Harrotasuna: Komunitatearen lorpenak elkarrekin ospatzea.
  • Balioak bizitzea: Balio horiek udalerriaren barruan eta kanpoan erabiltzea.

Hezkuntza Foroak beste ekintza garrantzitsu batzuetan lanean jarraituko duela jakin eragin dute. Urrian Gaba Baltza eta Kirol Eguna antolatu gura dituzte. Ekitaldi horiek ere "Durangon kohesioa eta ongizatea indartzeko estrategia integral" baten parte direla nabarmendu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!