Orain arte Udal Euskaltegian zegoen poltsa konpostagarriak banatzeko makina Landako I eraikinaren sarrerara lekualdatu dute. Halaxe jakin eragin dute Durangoko Udaletik. Izan ere, Bartolome Ertzilla musika eskola instalazio horietara lekualdatuko da, aldi baterako; hain zuzen ere, teilatua berritzeko lanek iraun bitartean.
Poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzuaren jarraitutasuna bermatu gura da erabaki horrekin, Udal Euskaltegian beharrezko hobekuntzak egiten diren bitartean poltsa horiek eskuratzeko sarbidea erraztuz. Poltsa konpostagarriak doakoak dira, eta horiek eskuratzeko hondakin organikoak birziklatzeko edukiontzi marroiak irekitzeko baimena ematen duen txartela erabili behar da.