Durangoko hainbat kaleko asfaltoa konponduko dute

Anboto 2024ko uzt. 2a, 08:49

Durangoko Landako Etorbidearen irudi bat.

Durangoko Udalak ia 100.000 euro erabiliko ditu lanetan. Arripausoetan, San Agustinalden, Landakon, Txatxienan, Sasikoan, eta, Askatasun eta Alluitz kaleen arteko biribildugunean konponduko dute asfaltoa. 

Durangoko hainbat kaleko asfaltoa konponduko du udalak. Horretarako lizitazio prozedura zabaldu dute,  99.725 euroko aurrekontuagaz. Lanak gehienez lau hilabete irautea aurreikusi dute.

Errodadura geruza lehengoratuko dute honeko kale hauetan: Arripausuetako auzuneko erreian; San Agustinalde kalearen zati batean; Landako etorbidean, Gallandan eta Untzillatx kaleko zuloetan; Txatxiena kalean; Sasikoa kaleko zati batean; eta Askatasun eta Alluitz kaleko biribilgunean. Gainera, Alluitz kaleko 2. zenbakian dagoen aparkalekuaren sarrera egingo da asfalto inprimatuarekin.

Bestalde, abiadura murrizteko pasabide goratuak jarriko dira.

"Udalak bide-azpiegituraren etengabeko hobekuntzarekin konprometituta jarraitzen du, udalerriko kaleak egoiliar eta bisitari guztien ongizate eta segurtasunerako baldintza ezin hobeetan mantentzen direla ziurtatuz", azaldu dute ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!