Zabaldu dituzte Tabira eta San Fausto auzoetan ipini dituzten komun publikoak. Tabira parkearen eta Intxaurrondoko haurrentzako jolas gunearen arteko ibilbidean jarri dute, bata. Bestea, Astolabideko ibilbidean dago, haurrentzako jolasetatik gertu. "Durangarrak askotan ibiltzen diren eremuetan zerbitzuak eskaintzeko premiari erantzun guran" aukeratu dituzte komunen kokapenak. Udalak 135.278 euroko inbertsioa egin du.
Udalak "espazio eroso eta irisgarriagoak" eskaini nahi dizkie herritarrei, azaldu dutenez. "Eta, horrela, herriko aisialdi eta aisialdi-guneen erabilera inklusiboagoa sustatu".