Dagoeneko martxan daude Otamotzena parkeko ur-jokoak, Durangoko Aramotz auzoan. Udalak jakitera eman duenez, 11:00etatik 20:00etara egongo dira martxan.
Otamotzena parkeak 300.000 euroko inbertsioa izan du, udalak ohar baten bitartez azaldu duenez. Askotariko adinetarako jolas-guneak ditu; tartean, tirolina eta haurrentzako ur-parkea. Udalak Familiak elkartearen eta Herria auzo elkartearen ekarpenekin garatu zen. Azpiegiturak arduraz erabiltzera deitu dute udal arduradunek, "ahalik eta ondoen erabili eta gozatu ahal izateko, eta ura alferrik ez galtzeko", azaldu dute.
Bestalde, udalak jakin eragin du Tabira auzoa ur-jokoak jartzeko proiektua garatzen ari dela. Horretarako laster auzoko bizilagunekin elkartuko direla adierazi dute udal arduradunek.