Beldar izurri bati aurre egiteko neurriak hartu dituzte Durangoko San Fausto auzoan

Anboto 2024ko eka. 25a, 08:31

Joan zen astean atzeman zuten izurritea, San Fausto auzoko Undatorre eta Zirarmendieta kaleen arteko patio batean. Produktu ekologiko bat erabili du udalak izurritea kontrolatzeko.

Durangoko Udalak beldar izurrite bat atzeman zuen San Fausto auzoko Undatorre eta Zirarmendieta kaleen arteko patio batean. Herritarrei horren berri eman ondoren plaga kontrolatzeko neurriak hartu ziren. Beldarrak produktu ekologiko bat erabiliz tratatu ziren, eta, "horrela, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena eta egoiliarren osasunerako segurtasuna bermatu ziren", ohar batean azaldu dutenez.

Joan zen barikuan esku-hartu zuen udalak. Asteon izurritea erabat desagerrarazteko beharrezko lanekin jarraituko dute. Herriko berdeguneak eta lorezaintza mantentzeko kontratatutako enpresarekin lankidetzan gauzatuko dira lanok, "egoeraren tratamendu zehatza eta eraginkorra ziurtatuz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!