Nerabezaroaz zer esan egokitzapenari dagokionez; gorputza arrotz bilakatu zaigula kargutzean -bularrak, zakila, ahotsa, granoak… Norenak ete dira? Gurasoak etsaiak.
Lana hurrengo egokitzapena. Zentzudunak egiten ei gara etapa honetan. Neska edo mutil laguna aurkitu, etxea bankuari erosi, umeak izan, lan egin eta egun baten hara amaitu da! Egokitzapena? Bai zera! Gurasoak akulu izatetik askoren makulu eginda ibiliko dira doako zaintzan.
Amaitu da langile “normatibo” deritzogun etapa. Bizitzaren azken egokitzapena. Adina da okerrena, ez baikara gazteak. Ados. Egokitzapenak ez dira gozoak izaten eta erretiroarenak abantaila ugari ditu nire aburuz.
Azken egokitzapen honetan badago ikasteko. Bai horixe! Norbere buruaz pazientzia handiagoa izaten esate baterako. Hainbeste urtetan lagundu gaituen gorputza mimatu albo batera utzi ez gaitzan eta luzaroko bidelagun izan dezagun. Sarritan norbere buruaz negar barik barre sano egin. Onartu oraintxe dela zu zeu zeuretzat egiteko momentu ederrena. Ez galdu aukera! Horregatik ba, beti egokitzen. Ifrentzuaren beste aldeari erreparatuta baina pizkarri deritzot nik neuk. Izango da “Aelloka” ari naizela. Denborak esango du!