Durangoko Lanbide Heziketako Institutuan hainbat hobekuntza egin ditu udalak, ikasle eta langileentzat ingurune "modernoagoa" eta "eraginkorragoa" eskaintzeko. Azken bi ikasturteetan gauzatutako lanetan 40.000 euro baino gehiago inbertitu dira.
Komunetako, aldageletako eta korridoreetako zoruak konpondu dira, eta monitore digital elkarreragileak jarri dira eskolak emateko. LED ere argiak jarri dira ikasgeletan. Horrez gain, laster sistema informatikoa hobetuko da, "institutuko sistema guztien funtzionamendua arinduz".Eraikinaren kanpoaldea, kartel berriak jarri dira institutuko bulego eta tailerren kokapena errazteko.
Mireia Elkoroiribe alkateak eta Sandra Begoña institutuko zuzendaritzako kideak azaldu dutenez, " Lanbide Heziketako Institutuak eta udalak "kalitatezko hezkuntza eskaintzeko konpromisoa" islatu gura dute, "ikasle guztientzako ingurune eguneratu, moderno eta irisgarria eskainiz".