San Frantziskoko klaratarren ordenako Sor Caridad Urzelay Enbizek 100 urte bete zituen joan eguaztenean, ekainaren 19an, eta Durangoko herriaren izenean zorionak ematera hurbildu ziren Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea eta Jesica Ruiz alkateordea. Lore sorta bat eman zioten opari moduan eta zorioinak eman zizkioten.