Jai giroan murgilduko dira Durangoko Murueta Torre auzoan, ekainaren 22an

Anboto 2024ko eka. 17a, 13:27

Murueta Torre auzoko paella txapelketako artxiboko irudia

Umeentzako jolasak, paella txapelketa eta musika batu dituzte, besteak beste, prestatutako jai egitarauan.

Durangoko Murueta Torre auzoan jai giroa izango da nagusi ekainaren 22an. Egun osorako egitaraua prestatu dute. 

Musikaz alaituta kalejiragaz hasiko da eguna, 11:00etan. Eta, jarraian, zurezko jolasak eta mozorro tailerrak eskainiko dira. Aurpegia margotzeko aukera ere egongo da, gainera. Eguerdia heldu orduko herri kirolen saioa ere egongo da. Paella txapelketa, apar-festa eta musika egongo dira, arratsaldean.

EGITARAUA

11:00 Musikaz alaitutako kalejira, zurezko jolasak eta mozorro tailerra.
11:30 Aurpegi margolaria.
12:00 Paella txapelketarako izen ematea eta herri kirolak.
14:30 Paellak aurkeztea.
16:00 Mus txapelketa.
17:30 Apar festa
18:00 Dantzaldia: Demo Batxata.
18:30 Txokolatea.
20:00 Errifen zozketa.
21:00 Musika: Akustikover.
00:00 Txosnaren itxiera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!