2025eko aurrekontu parte hartzaileen barruan, durangarrek aurkeztutako 39 proposamenak eman ditu ezagutzera Durangoko Udalak. Datozen hilabetetan ekarpen horien bideragarritasuna aztertuko dute. Ezarritako irizpideak betetzen dituzten eta estimazio ekonomikoaren gehienezko kopurua gainditzen ez duten proposamenak lehenetsiko dira. Hautatutako proposamen horiek irailaren 9tik 23ra bitartean egingo den herri-bozketara eramango dira.
Aurrekontu parte hartzaileetara 800.000 euro bideratuko ditu udalak: aurten aurkeztutako proposamenak finantzatzeko izango dira 200.000 euro. Gainontzeko 600.000 euroak datorren urtean auzoetako proposamenak lotzeko izango dira, udal arduradunek azaldu dutenez.
Hauek dira herritarrek egindako proposamenak:
Udalerria
- Parkeak eta aisialdi guneak hobetzea: Jolastokien eta berdeguneen berritzea.
- Bizikleta bideen sarearen zabaltzea: Bizikleta garraiobide jasangarri gisa sustatzea.
- Ibilgailu elektrikoentzako karga puntuak instalatzea: Ibilgailu elektrikoen erabilera
sustatzea. - Eraikin publikoen irisgarritasuna hobetzea: Mugikortasun urriko pertsonentzako
sarbideak egokitzea. - Eraikin historikoak berritzea: Durangoko ondare kulturala zaintzea.
- Argiteria publikoa berritzea: LED argiak ezartzea energia-eraginkortasuna hobetzeko
- Hiri baratzeak sortzea: Hiri-nekazaritza eta jasangarritasuna sustatzea.
- Hondakinen kudeaketa hobetzea: Bilketa selektiboa eta birziklapena areagotzea.
- Edateko ur iturriak instalatzea espazio publikoetan: Ur edangarriaren sarbidea
erraztea. - Berdeguneen zabaltzea eta zuhaitzak landatzea: Hiri berdeguneak handitzea.
- Bide-seinalizazioa hobetzea: Segurtasuna eta orientazioa hobetzea kaleetan.
- Haurrentzako parke gehiago eraikitzea: Haurrentzako jolastokiak handitzea.
- Espaloi eta kaleen konponketa: Oinezkoen eta bideen azpiegitura hobetzea.
- Tokiko merkataritza sustatzea: Tokiko negozioei laguntzeko ekimenak.
- Kultura espazioak sortzea: Kultura eta arte jarduerak sustatzea.
- Hiri-altzariak hobetzea: Bankuak, zakarrontziak eta beste elementu urbanoak
berritzea. - Segurtasun-kamerak instalatzea: Segurtasuna handitzea gune publikoetan.
- Garraio publikoa hobetzea: Zerbitzuaren maiztasuna eta estaldura handitzea.
- Oinezkoentzako guneen zabaltzea: Ibilgailurik gabeko espazio gehiago sortzea.
- Ikastetxeetan erreformak: Eskola-instalazioak hobetzea.
- Ingurumen interpretazio-zentroa sortzea: Ingurumenari buruzko hezkuntza eta
kontzientziazioa. - Birziklatzeko edukiontzi berriak instalatzea: Hondakinak bereiztea erraztea.
- Energia berriztagarrien proiektuak ezartzea: Energia garbien erabilera sustatzea.
- Gizarteratze-proiektuak garatzea: Kolektibo zaurgarriei laguntzea.
Gazteria
- Gazteentzako gune bat sortzea: Gazteek elkartu eta jarduera ludiko eta formatiboetan
parte har dezaten gune bat. - Gazteentzako enplegu programak: Udalerriko gazteen laneratzea errazteko ekimenak.
- Kirol eta kultura jarduerak: Urte osoan zehar gazteentzako jarduera eskaintza
zabaltzea. - Teknologia berrietan prestakuntza tailerrak: Gazteak trebetasun digital eta
teknologikoetan gaitzea. - Gaueko aisialdi eskaintza zabaltzea: Gauean gazteentzako gune seguruak eta
jarduerak sortzea. - Gazteen parte-hartze politikoa sustatzea: Gazteek beren iritziak eta ideiak adierazteko
kanalak sortzea. - Kirol instalazioak hobetzea: Kirol azpiegiturak berritzea eta zabaltzea.
- Boluntariotza programak sortzea: Gazteen artean boluntariotza sustatzea.
- Gazteen ekintzailetza proiektuak garatzea: Gazte ekintzaileei laguntza ematea.
Adineko pertsonak
- Eguneko zentroak zabaltzea: Adinekoentzako zerbitzu eskaintza hobetzea.
- Zahartze aktiboko programak: Bizimodu osasungarria sustatzeko jarduera fisiko eta
sozialak. - Adinekoentzako garraio irisgarria: Garraio publikoa hobetzea adinekoen beharretara
egokitzeko. - Teknologia berrietan prestakuntza ikastaroak: Adinekoei gailu digitalen erabileran
laguntzea. - Adinekoentzako topaguneak sortzea: Sozializatzeko eta komunitateko jardueretan
parte hartzeko guneak. - Osasun arretan hobekuntzak: Adinekoentzako osasun zerbitzuak hobetzeko
ekimenak.
Informazio osoa Durangoko Udalaren webgunean.