'Artistak genozidioaren aurka' egitasmoak elkarretaratzeak egingo ditu Durangaldean

Anboto 2024ko eka. 13a, 16:26

Aratz Azpiri, Amaia del Amo, Kike Infame, Guillermo Olmo, Usue Egia eta Ibon Meñika.

Agerraldia egin du 'Artistak genozidioaren aurka' egitasmoak astebururako elkarretaratzeak iragartzeko. Euskal Herrian hainbat deialdi egin dituzte Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko, horietako hiru, Durangaldean egingo dituzte, Durangon (19:00etan), Elorrion (12:00etan) eta Otxandion (13:00etan). 

"Egoeragaz kezkatuta"dauden hainbat artista eta elkartek erantzun bateratua eman gura dute; erantzun "artistikoa eta sortzailea" izatea gura dute, horrela, performance bat egin gura dute izaregaz bilduta eta lurrean etzanda. "Munduaren begiak Gazan pausatuak dira, gertatzen ari denaren aurrean harrituak eta aldi berean indarrik gabe, aldarriak, deiak, petizioak edota gobernu ezberdinen eskaerak hutsean gelditzen direlako. Badirudi Israelgo gobernuak Gaza suntsitzeko eta kartetaik ezabatzeko xedea duela, nahiz eta duela gutxi hainbat herrialdek Palestina ezagutu duten estatu bezala. Gerra guztietan legez, zibilek jasaten dituzte batzuen eta besteen bururainokeriaren ondorioak. Sarraski militarrari jada krisi humanitarioa gehitzen zaio. Pantailetan ikusten ditugun irudiek egoera blokeatu horren salatzera eramaten gaitu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!