Etorkinei esku hartze psikosoziala eskaintzeko programa berria abiatuko dute Durangon

Anboto 2024ko eka. 7a, 08:46

Durangoko Udalak etorkinei esku hartze psikosoziala eskaintzeko programa berria jarriko du abian. Migrazio-esperientziak eta integrazio soziokulturaleko zailtasunek egoera psikologiko eta afektiboan gogor eragin dien pertsonei dago bideratuta porgrama: "Estresa sortzen duten eguneroko egoerei aurre egiteko baliabide berriak garatzeko dago diseinatuta, horrela ongizatea areagotzeko, eta zailtasunak eta arazoak konpontzeko", udal ordezkariek jakin eragin dutenez. "Segurtasuna sortzea eta maila pertsonalean zein taldean gaitzea" ere bilatzen du, gaineratu dutenez.

Elkartzeko, laguntza eskaintzeko, emozioak adierazteko, eta, pentsamendu eta sentimendu negatibo edo blokeatzaile kaltegarriei irtenbide bat emateko espazio bat sortzea du helburu programak, Gizarte Ekintza Sailetik nabarmendu dutenez. Bizi-prozesu desberdinek estresa eragin dezaketela adierazi dute; tristura edo malenkonia ere bai, bakoitzaren izaeraren arabera. "Gure egokitzeko gaitasuna handia da, baina, batzuetan, aldaketak hain dira ugariak eta azkarrak ze gaitasun hori gainditzen dute, kontrola, segurtasuna eta autoestimua galduz", diotenez.

Ordu eta erdiko 12 saio antolatuko dira. Ekainaren 10etik 14ra, 09:30etik 11:30era, eta izena emateko Gizarte Ekintza Sailarekin jarri behar da hartu emanean (944 65 70 91/ gekintza@durango.eus )

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!