[ARGAZKI GALERIA] VCG Decoletaje enpresak jaso du aurtengo MKD-Maristak aitorpena, ikasleak formatzen egindako lanagaitik

Anboto 2024ko eka. 4a, 13:40

Maristak Ikastetxeko ikasleek euren diplomak jaso dituzte ekitaldi berean.

Maristak Ikastetxeak hainbat urte daramatza enpresekin hitzarmenak sinatzen ikasleen praktikaldiak hobetzeko. Hartueman horren haritik, Maristak Ikastetxeak enpresa kolaboratzaileei aitorpena egiten die MKD-Maristak sariaren bidez. Aurten Berrizko VCG Decoletaje enpresak jaso du aintzatespena. 2015etik ari da ikastetxeko ikasleei aukerak ematen. Enpresako Peio Beistegik jaso du saria Maristak ikastetxean egindako ekitaldian. Bertan, bere ibilbidearen berri eman du eta gazteak "formatzera" eta "ausartak" izatera animatu ditu. Une honetan Maristetatik formatzera joandako sei gazte dituzte, euretako lauk amaitu dituzte praktikak eta denek enpresan jarraituko dutela iragarri du gaur bertaratu direnen txalo artean.

Ekitaldi berean Maristak Ikastetxeko ikasleek euren diplomak jaso dituzte.Beste bost ikaslek aintzatespen berezia jaso dute. Izan ere, sei urteren buruan, oinarrizko hezkuntzatik Goi Mailako zikloa amaitu arteko bidea egin dute.

Idoia Otaduy Mankomunitateko presidentea ikasle horiei guztiei zuzendu zaie. "Zuek bezalako profesional kualifikatuak behar ditugu. Hezkuntza ziklo hauek garrantzitsuak dira helburu hori lortzeko. Gaurko ahalegina biharko arrakastaren oinarria izango da. Jarraitu lanean pasio eta dedikazio berdinarekin", adierazi du. Ainara Otxotorena Mankomunitetako presidente ordea ere izan da ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!