Maiatzaren 9an Tknikak antolatzen duen CyberLehia txapelketaren finala jokatu zen. Hau da, FP-Euskadik antolatutako lehen zibersegurtasun lehiaketa. Sailkapen-fase bi igaro ondoren, Maristak ikastetxeko talde bik finalera heltzea lortu zuten.
Zorrotzaurreko FICC terminalean jokatutako finalean, Erandioko Tartanga ikastetxeak lortu zuen garaipena, Maristetako bi taldeen aurretik. Taldeak hiru ikaslez osatuta zeuden, eta hauexek izan ziren Durangoko ikastetxeko parte hartzaileak: Maite Gallastegi, Marcos Seoane, Pedro García, Maialen Alonso, Iker Antxustegi eta Luis Casero.