Etxeratek jakinarazi duenez, Guillermo Merino Bilbao euskal preso durangarra baldintzapean aske dago, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren (EZEZ) autoaren bidez. Merino hirugarren graduan egon da iazko otsailetik. 2000. urteko urtarrilean atxilotu zuten, eta 25 urtetako kondena ezarri zioten. 2019an kondenaren hiru laurdenak bete zituen. Guztira 23 urtean egon da preso, Soto del Real, Aranjuez, Picassent, Valdemoro, Zuera, Zaballa eta Basauriko kartzeletan.