Durangoko Udalak lehiaketa publikora atera du osoko bilkuren aretoan eta areto gehigarri batean hobekuntza lanak egiteko proiektua. Udalaren asmoa ikus-entzunezkoen ekipamendua osorik berritzea da. Besteak beste, bideo-aktak hartzeko eta erreproduzitzeko sistema, LED pantailak eta norabide orotako mikrofonoak berritu gura dituzte. Kontratuak urtebeteko iraupena izango du, berrikuntza lanak martxan ipintzen direnetik hasita. Udalak azaldu du honako hau "barne prozesuen eraginkortasuna eta herritarrekiko interakzioa hobetzeko" prozesuaren zati dela. Interesatuek Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman edo Durangoko Udaleko Kontratazio Unitatean ezagutu ditzekete xehetasun guztiak.