Herriaren Eskubidea "haserre" agertu da "hedabideen bitartez" jakin duelako erabakiaren berri. Diotenez, "EAJk eta PSE-EEk %75 murriztuta erakutsi dute parte hartzearekiko duten konpromisoa". "EAJk eta PSE-EEk iragarritako aurrekontu parte-hartzaile horiek auzoak ere kanpoan uzten dituzte, 200.000 euroak proposamen orokorretara bideratuko baitira, orain arte auzoek beren proiektuak aukeratzeko jasotzen ziren 600.000 euroak kenduz", adierazi du Jorge Varela bozeramaileak.