"'Harrotze astea' euskararen aldeko borrokak pizteko, euskaldunen kontzientziak astintzeko, hizkuntzaren aurkako zapalkuntzaren arduradunak eta konplizeak seinalatzeko eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeko" helburuagaz antolatu du EHEk. Kalejira 18:00etan hasi zen Andra Maritik, eta Durangoko Epaitegitik, anbulategi zaharretik eta Plateruenatik igaro zen, besteak beste.