DOPAk eskualdeko osasun publikoaz galdetu die alderdi politikoei

Anboto 2024ko api. 19a, 11:25

"Zer proposamen ditu zure alderdiak Durangon eta Durangaldean osasun publikoa hobetzeko?", galdetu die Durango Osasungintza Publikoaren Alde plataformak (DOPA).

DOPAk ohar bidez azaldu duenez, honako alderdi hauek erantzun diete galderei: "EH Bildu, PSE-EE, Por Un Mundo Más Justo, PACMA, Izan Auzokrazia eta Elkarrekin Podemos". Gaineratu dutenez, "jasotako erantzun guztiek osasun publikoa defendatzen dute eta hobekuntzak proposatzen dituzte Osakidetzaren maila orokorrean. Guztiek jasotzen dute lehen mailako arreta, osasun mentalaren arreta eta espezialitateak indartzeko beharra, bai eta osasunerako aurrekontua handitzeko beharra ere". Dena dela, erantzunak "oso orokorrak" izan direla iritzi dio DOPAk, "zehaztasun gutxikoak edo batere zehaztu gabeak". 

Plataformak zehaztu du honako proposamen hauek egin dituztela alderdi politikoek: Durangon arratsaldeetan eta jaiegunetan pediatriako larrialdi zerbitzua ezartzeko beharrizana aztertzea eta aunbulantzia medikalizatua ipintzea Durangaldean (EH Bildu); "Eskualdean anbulantzia medikalizatu bat behar den aztertzea, itxaron zerrendak murriztea eta osasun mentalaren eremuetarako sarbide eraginkorra ahalbidetzea (PSE-EE), eta Durangon ospitale bat egitea (Elkarrekin Podemos).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!