Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Iker Casanova: “Gure garaipena etorriko da, lehenengo eta behin, Bizkaian emango den emaitza historikotik”

Anboto 2024ko api. 6a, 19:14

EH Bilduk ekitaldia egin du gaur, Durangon, Euskal Legebiltzarrerako kanpainaren barruan. Inma Garrastatxuk Bizkaiko zerrendaburuak eta Iker Casanova Bizkaiko EH Bilduko bozeramaleak parte hartu dute.

Bizkaian emaitza "historikoa" aurreikusi du EH Bilduk. Horrela adierazi du Iker Casanovak, gaur, Durangon. “Garaipena etorriko da, lehenengo eta behin, Bizkaian emango den emaitza historikotik. Sekulako hazkundea aurreikusten dugu, herrialdea prozesu horretan ondo lerrokatuta dagoelako, eta aintzindaria da aldaketa politikoan. Horrek eragina izango du garaipen orokorrean”.

Alderdi subiranistak hauteskundeak irabaziko dituela nabarmendu du EH Bilduiko Bizkaiko bozeroaleak. “Horrela adierazten dute inkestek, horrela adierazten du azken urteetako azken hauteskundeen eboluzioloak eta horrela adierazten du ere dagoen giro sozialak".

Bestalde, Durango "hauteskunde hauen metafora" izan daitekeela azaldu du Inma Garrastatxuk. "Durangon ikasi dugulako elkarrekin lan egin eta aurrera egiten". Dioenez, “erregenerazio politiko baten beharra daukagu, inpultso berri bat behar dugu, agerikoa da, ezin ditzakegu Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiaren etorkizuna hipotekatu autokonplazentzian oinarrituriko erabakiak hartuz, anbiziorik gabe. Eta horretan gaude, Bizkaian aldaketaren hasieran gaude eta gure herrialdea gakoa izango da hauteskunde hauetan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!