Ohorea izan da aurten ere Korrikarekin batera euskararen aldeko ekimenean parte hartzea. ANBOTOk Berbaro euskara elkarteagaz kilometroa hartzeko ohitura izaten du, eta aurten ere horrela egin dugu. Berbaroko Rakel Odiagak eta ANBOTOko Itziar Belarrek eraman dute lekukoa. Ederto eraman ere! Abadiñotik euskararen aldeko marea Durangon sartuta, emozioz eraman dute biek lekukoa. Biba zuek!