Korrika gaueko 22:15ak aldera sartu da eskualdeko udalerri nagusian, Abadiño aldetik. Minutu batzutako atzerapena eta euri-lanparra ez dira oztopo izan bidean aurrea egiteko. Herriko erdigunea jendez bete da. Arineketan asko. Eta bazterretik txaloka beste asko. Korrikako furgonetan ondo lagunduta egin ditu Durangon emandako 45 bat minutuak.