Durangoko 20 establezimenduk 'Euskaraz barra-barra' kanpainagaz bat egin dute

Anboto 2024ko mar. 19a, 14:23

Kanpainari lotutako ikurra ikusgai ipini dute saltokietan, bezeroei euskara erabiltzeko aukera bermatzen zaiela adierazteko. 

Durangoko 20 establezimenduk Euskaraz barra-barra dinamikagaz egin dute bat. Kanpainari dagokion ikurra saltokietan ipini dute ikusgai, bezeroei euskara erabiltzeko aukera zabalik dutela adierazteko. Udalaren asmoa apurka-apurka kanpainara establezimendu gehiago batzen joatea da, "herritarrei udalerri osoan euskara erabiltzeko gobidapen aktiboa" luzatuta. Kanpainagaz bat egin gura duten saltokiek Udaleko Euskara Zerbitzuagaz ipini behar dute hartu emanetan, udalak eskuragarri ipinitako formularioaren bitartez, zein 630474332 telefonora deituta. 

Euskaraz barra-barra egitasmoa Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Foru Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak abiatu dute elkarlanean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!