Laburbira film laburren zirkuituak zortzi filmez osatutako bilduma eskainiko du Zugazan

Aitor Ruiz 2024ko mar. 4a, 12:57

Durangoko Zugaza zineman egingo da aurre-estreinaldia apirilaren 11n.

Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta 21. edizioa izango da aurtengoa. Zirkuituak bi helburu ditu, batetik, euskal zinemagintza sustatzea eta, bestetik, herritarrei euskal film laburrak erakustea. Ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute aurtengo edizioan.

Aurten 22 lan aurkeztu dira eta zortzi aukeratu dira herriz herri egingo den zirkuituan parte hartzeko. Ekitaldiak 87 minutuko iraupena izango du eta apirilaren 12tik maiatzaren 12ra iraungo du. Apirilaren 11n aurre-estreinaldia egingo da Durangoko Zugaza zineman. Baten batek laburbiraren proiekzio bat antolatu nahi badu, elkarte edo udalaren bitartez, laburbiraren webgunean egin dezake eskaera.

Hauek dira aukeratutako zortzi filmak:

  • Dena asmatuta dago (Jone Arriola)
  • Katalinaren zoria (Guillermo Ordás)
  • Erro (Amaia Lejarreta)
  • Babesa (Ander Iruretagoyena)
  • Mundu berri bat (Mikel Alvarez)
  • Zirrara (Ane Cuesta)
  • Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
  • Betizu buru (Ander Iriarte)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!