Sarek "konponbidea" eta "etxeratzea" eskatu ditu Lola Lopez presoarentzat

Anboto 2024ko ots. 20a, 09:47
Durangoko Sarek iazko irailean egindako mobilizazio bat.

"Lege arrunta aplikatuz gero", Lopezek kalean egon beharko lukeela dio Sarek, "beste euskal preso gehienek bezala".

Durangoko Sarek "konponbidea" eskatu du Lola López Resina euskal presoarentzat. "Bere egoera salatu" eta "berandu baino lehen etxeratzea" eskatu dute. Lópezek 73 urte ditu eta joan zen urteaz geroztik Zaballako kartzelan dago kondena betetzen (Araba). Plataformaren arabera, "salbuespen legedia" dela eta, Lopezi ez dizkiote "Frantziako estatuan preso egindako urteak kontabilizatzen". 17 urte egin zituen han. "Lege arrunta aplikatuz gero, Lopezek, beste euskal preso gehienek bezala, kalea zapaltzen egon beharko luke, modu batean edo bestean. Kondenaren laurdena beteta dauka, eta baldintza honekin baimenekin ateratzeko eskubidea eduki beharko luke. Horrez gain, indarrean dagoen legedian ez da inon ageri presoak kondena oso osorik espetxe barruko erregimen itxian betetzera behartuta daudenik", adierazi du Durangoko Sarek ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!