Pello Otxandiano Plateruenean izango da gaur bere 'Begirada' saiakera aurkezten

Anboto 2024ko ots. 19a, 13:29

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da.

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia Plateruena Kultur Aterpean izango da arratsalde honetan, Begirada saiakera politikoa aurkezten. Otxandianok Euskal Herriaren diagnostikoa egin, eta erronkei erantzuteko proposamenak jaso ditu argitalpenean. Lehentasun bi ezarri ditu horien artean: "Osakidetza berriro zutik jartzea eta bizitzaren garestitzearen ondorioei aurre egitea".

Arratsalde honetako ekitaldian koalizio subiranistako militanteek parte hartuko dute. Tartean, Durangoko alkate ohi eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Bizkaiko zerrendaren buru izango den Ima Garrastatxuk. Ekitaldia 19:00etan izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!