Durangoko Udalak AISA ikastaroa ipini du martxan, etorri berriek euskal gizartea, euskara eta kultura ezagutzeko ikastaroa. Saioetan eguneroko kontuei buruzko lehen urratsak eskainiko dituzte, agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasna, kirola eta merkataritza landuta. Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta doakoa izango da. Interesdunek Udaleko Euskara Sailera jo dezakete. Izena emateko epea otsailaren 14an amaituko da.