23. Korrika

Korrikaren edizio berria Durangon aurkeztuko dute eguenean

Anboto 2024ko ots. 6a, 08:30

Aurkezpen ekitaldia San Agustin Kulturgunean izango da, otsailaren 8an, 19:00etan.

AEK-ko kideek 23. Korrika aurkeztuko dute eguenean. Horrez gainera, arropa eta materiala izango dute salgai. Aurtengo Korrikak Irun (Gipuzkoa) eta Baiona (Lapurdi) lotuko ditu. Lasterketa erraldoiak Euskal Herriko luze zabala zeharkatuko du martxoaren 14tik 24ra bitartean, Harro Herri lemapean. Korrikak bi bider bisitatuko du Durangaldea. Durangora martxoaren 22an ailegatuko da Abadiñotik sartuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!