EAJk hurrengo hauteskundeetarako zerrendaburuak aurkeztu ditu gaur Durangon

Anboto 2024ko urt. 27a, 13:12

Imanol Pradales izango da EAJren Lehendakarigaia eta Bizkaiko zerrendaburua. Arabakoa Joseba Díez eta Gipuzkoakoa Bakartxo Tejeria.

Gaur goizean Durangoko Landako Gunean EAJk egin duen Aberri Batzarrean, hurrengo hauteskundeetara jeltzaleek eramango dituzten zerrendak onetsi dituzte. Imanol Pradales aukeratu dute EAJren Lehendakarigai. Baita, Bizkaiko zerrendaburu ere. Arabako zerrendaburua Joseba Díez izango da eta Gipuzkoakoa Bakartxo Tejeria.

Bizkaiko zerrendetan eskualdeko hainbat kide ere joango dira. Zerrendan zazpigarren Mikel Arruabarrena elorriara joango da, zortzigarren Josune Eskota durangarra eta 21. Aitor Ferreño mallabiarra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!