EAJk Eusko Legebiltzarrerako hautagaitzak aurkeztuko ditu bihar Durangon

Anboto 2024ko urt. 26a, 09:45
Imanol Pradales, Itsaso Atutxa, Aitor Esteban eta Elixabete Etxanobe Usansolon egindako ekitaldi batean. EAJ

Alderdi jeltzaleak 'Hemen hasiko da dena' ekitaldia egingo du Landako Gunean. 12:00etan izango da.

Eusko Alderdi Jeltzaleak motorrak berotzeari ekin dio Legebiltzarrerako hauteskundeei begira. Bihar, zapatua, Hemen hasiko da dena izeneko ekitaldi politikoa egingo dute Durangoko Landako Gunean. Alderdi politikoko iturriek jakinarazi dutenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzak aurkeztuko dituzte ekitaldian. Horrez gainera, Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek hitza hartuko duela aurreratu dute. Ekitaldia 12:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!