Kotxe bik su hartu dute bart goizaldean Durangon

Anboto 2024ko urt. 22a, 08:01

Durangoko Askatasun Etorbidean izan da sutea. Ez da zauriturik izan.

Aparkatuta zeuden bi ibilgailuk su hartu dute bart goizaldean Durangon. Askatasun Etorbidea kalean izan da gertaera, 01:50ean, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Ertzaintzak azaldu duenez, zauriturik ez da egon eta oraindik argitu barik dago zer gertatu den. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!