Berbaro euskara elkarteak Hirukoa lehiaketaren V. edizioa antolatu du urtarrilaren 19rako. Norgehiagoka iluntzeko 19:30etatik aurrera jokatuko da Plateruena Kultur Aterpean, eta ohi bezala, telebistako lehiaketen antzera, lehiakideek askotariko galdera-erantzunak eta probak gainditu beharko dituzte. Bertan parte hartu ahal izateko, jokalariek hiru laguneko taldeak osatu beharko dituzte. Honako lotura honetan egin behar da lehiaketarako inskripzioa. Berbaroko kideek aurreratu dutenez, hirukote irabazleak sari eder bat eskuratuko du.