Podemos Durangok Ibaizabal parkean dagoen altzari publikoan egindako sinbologia nazia duten pintadak salatu ditu. "Banku horrek eraso ugari jasaten dituzten kolektiboen borrokak ohoratzen ditu. Oldar horien erakusle da, bart pintada horien bitartez, LGTBI kolektiboari egindako erasoa. Podemos Durangok ez du onartuko horrelako jarrerarik izatea gure herrian. Arlo guztietan berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu, LGTBIfobiarik gabeko herri bat izan dezagun. Inor ez dago horrelako irainetatik libre, are gutxiago LGTBI kolektiboa, horren aldarrikapenak eta errealitateak talde askoren helburu baitira, bereziki ultraeskuinarena". Alderdiak prentsa oharrean ondorengo adierazpena egin du: "Podemos Durangon argi dugu pintada horien helburua LGTBI kolektiboko kideei beldurra eragitea dela. Horregatik, babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Aurrean izango gaituzte".