Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 9:40an auto biren arteko istripua gertatu da Iurretan, N-634 errepidean, saihesbidetik Zornotza alderako eremuan. Ibilgailuek elkar jo dute, eta istripuaren ondorioz auto ilarak daude. Ertzaintza trafikoa bideratzeko lanak egiten dabil.