[ARGAZKI GALERIA]: Lore eskaintza egin dute Kurutziagako monolitoan, biktima guztien omenez

Ekaitz Herrera 2023ko aza. 10a, 19:46

Oroimen ekitaldia Herriaren Eskubideak antolatu du, eta bertan izan dira talde independenteko, Euskal Herria Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.

Herriaren Eskubideak deituta, iluntze honetan ekitaldia egin dute Kurutziaga kalean kokatuta dagoen Oroimen Gunean. Talde independenteak egin du elkarretaratzerako deialdia, eta bertara batu dira baita Euskal Herria Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkari politikoak ere.

Ekitaldia hitz hartze labur batekin hasi dute. Patxi Lakuntza Durangoko zinegotzi ohiak adierazpen bat irakurri du. Bertan, "oroimenaren, justiziaren eta erreparazioaren alde borrokatzen jarraitzera" eta "herritarren bizikidetzaren alde" lan egitera deitu du. Hitz hartzea amaituta, lore eskaintza egin dute banaka-banaka. Txalo zaparrada batekin amaitu dute ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!