Euskaltzale independentisten topaketan parte hartzeko deia

Ekaitz Herrera 2023ko urr. 3a, 08:41

Euskal Herrian Euskarazeko kideak, topaketak aurkezteko agerraldian.

Durangoko Euskal Herrian Euskarazek urriaren 7tik 8ra Villabonan egitekoak diren topaketetara joatera deitu du.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo ditu Amasa-Villabonan (Gipuzkoa), urriaren 7tik 8ra bitartean. Besteak beste, euskarak kulturgintzaren transmisioan, gazteriarengan eta ikus-entzunezkoetan dituen erronkak aletuko dituzte mahai-inguru, berbaldi eta tailerretan. Horien artean egongo da Amets Arangurenek, Amets Arzallusek, Estitxu Garaik, Lorea Agirrek, Eneko Bidegainek eta Ekhiñe Atorrasagastik osaturiko mahai-ingurua. Egitaraua osatzen duten beste egitasmoetariko batzuk ekitaldi politikoa, herri bazkaria eta Yogurinha Borova zein Gora Etorri taldeen emanaldiak dira. Durangoko Euskal Herrian Euskarazek topaketetan parte hartzera deitu ditu herritar euskaltzaleak. Urriaren 7an, 08:45ean irtengo dute Madalenako autobus geltokitik, autoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!