Etikaz mintza gaitezen

Martxan da ikasturtea eta horrekin batera udal aurrekontuaren elaborazioaren aurre fasea. Joan den astelehenean honen inguruko formakuntza eskaini zigun udal teknikari batek zinegotzioi. Zenbaki eta parametro artean murgildu ginen eta bazegoen behin baino gehiagotan egin zuen argipen bat.

Horrela zioen lezioak: “Datuak konparatu daitezke urtetik urtera, beti parametro berdinak elkarrekin alderatuz. Parametro berdinak; aurrekontuak aurrekontuekin, gastuak gastuekin... eta beti horrela”.

Horrela funtzionatzea kode deontologikoan omen dago eta teknikarien txostenek hori errespetatzen dutela azaldu zuen. Bukaeran broma txiki bat gehitu zuen: “Hau teknikarion betebeharra da, gero politikariok nahi duzuena egingo duzue”. Hori entzun eta barre egin genuen guztiok, alde batetik txiste tonuan esan zuelako, baina bestetik, normalizatuta dugulako. Ez naiz ni teknikarien kortse zalea baina ikaragarria da datuak errealitatea desitxuratu arte bihurritzeko joera.

Zinegotziok kargua hartu eta hilabetera ikusi genuen adibide bat. Portzentaia eskandalagarrietako alkatearen soldata igoera baten aurrean hamarnaka taula zabaldu ziren urrezko printzipio horri zeinek ostikada handiagoa eman. Saiatu ginen irizpide horren pedagogia egiten baina alperrik. Datu ezberdinen arteko txokolatetik ezin taxuzko ezer atera.

El Correok eta alderdi politiko batzuek gorotza zabaltzeko haizagailua martxan jarri duten hauteskunde aurre kanpaina honetan, ez ditzagun datuak nahastu eta hori egiten duenari deitu diezaiogun bere izenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!