Gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don't be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik ekimen ibiltariaren edizio berri bat izango da San Agustin Kultur Gunean. 15 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta, trafiko-istripuak prebenitzea da helburua.
Lehen saioa 10:30ean hasiko da eta bigarrena 12:00etan. Bi saioak euskaraz izango dira, eta Durangoko Frai Juan de Zumarragako, San Antonio Ikastetxeko, San Jose Jesuitak ikastetxeko eta Ibaizabal ikastolako 533 gaztek parte hartuko dute. Ekitaldi horretan hainbat lagunek euren testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: suhiltzaile batek, Durangoko udaltzain bik eta muineko lesioa duen neska batek. Bestalde, ekitaldian testigantza gehiagoren bideoak ikusi ahal izango dira: larrialdietan lan egiten duen medikuarena, trafiko istripuen biktimena...