"Ohikoa da gobernu bat eratu eta 100 egun igarotakoan honen kudeaketaren gaineko balorazioa egitea. Eta EH Bildutik egiten dugun balorazioa da gobernu honek ez duela proposamen seriorik egin oraindik. Egia da Durangoko Udalak martxan jarraitu duela, baina EH Bilduk aurreko legegintzaldian hasitako proiektuei jarraipena ematera mugatu da, anbiziorik gabe", kritikatu dute.
Oposozioko taldekoek azaldu dutenez, proiektu horren adibide dira, Alde Zaharreko lurraren abujardatzea, Trenbidearen trazatuaren berreskurapena, Andra Mariko elizpearen berriztea, psikobonoen kanpaina, Madalena plazako eta Antsoestegizeko berrurbanizazioa, besteak bestea. "Positiboki baloratzen dugu boernuak proiektu hauekin aurrera jarraitzea, baina anbizio falta eta noraeza ikusten ditugu proiektu berriak proposatzerako orduan", jarraitu dute EH Bildukoek.
Bestalde, gobernu taldeak hartutako neurrien artean alkate eta alkateordearen soldataren "igoera neurrigabea" eta udal araudi organikoaren "deuseztapena" daudela salatu dute.
Horrez gain, EH Bildukoek adierazi dute Durango hobe baten alde lanean jarraitzen dutela.