Durangoko Udalak hainbat elkarteren laguntzarekin antolatzen duen programak boluntariotza linguistikoa bultzatzea eta herrian dauden kultura anitzen arteko sareak sortzea du helburu. Bikoteak osatzen dira berba saioak egiteko prestutasuna duten pertsona autoktonoen eta pertsona atzerritarren artean. Modu horretara pertsona atzerritarrei aukera ematen zaie ahozko gaztelania edota euskara praktikatzeko inguru naturalean eta informalean.
Nor izan daiteke boluntario?
18 urtetik gorako pertsonak izan daitezke boluntario. Hamar astez, astean ordu batean parte hartzeko prest egotea da eskatzen da (Guztira, 10 ordu).
Nor izan daiteke ikasle?
- Euskara: Euskalduntze-prozesu batean dabiltzan pertsona nagusiak (ahal izanez gero, Euskaltegietan, H.H.I.) eta berba pixka bat egiteko gai direnak.
- Gaztelania: Alfabetatze-prozesu batean dabiltzan pertsona nagusiak (ahal izanez gero, Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastetxeetan, H.H.I.) eta berba pixka bat egiteko gai direnak.
Izen-emate orriak LOTURA HONETAN eskuratu daitezke. Ondoren, leku hauetako edozeinetan entregatu daitezke: Durangoko Udaleko Immigrazio Arloan (Barrenkale 17, 2. solairua) edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (Barrenkale, 17).