Orain arte Izaskun Urien izan da Durangoko EAJren Uri Buru Batzarreko presidentea. Aurrerantzean, baina, lekuko aldaketa egin dutela eta, Bittor Etxeguren izango da taldeko lehendakaria. Etxegurenek "ilusioz, arduraz eta talde osoarekin lanean jarraitzeko konpromisoz" hartu du ardura berria. Presidente berria Abadiñon sorturikoa da, baina azken urteotan Durangoko alderdi jeltzalearen egituran egon da murgilduta. Hain zuzen ere, EAJren zerrendaren zati izan da aurtengo udal hauteskundeetan.
Durangoko Uri Buru Batzarreko kideek esan dutenez, lehendakaria berritzeaz gainera taldearen egitura ere berritu dute, "esperientzia, gazteria eta batez ere Durangoren alde lan egiteko gogoa" duten kideekin.