Josune Escota legebiltzarkide ere izango da aurrerantzean

Anboto 2023ko uzt. 10a, 11:36

Gaur egun Durangoko alkateorde eta EAJren bozeramaile denak, Eusko Legebiltzarrean ere jardungo du politikari. Ardura biak "ilusio eta gogo handiarekin" beteko dituela esan du, "esfortzu eta lan handia" eskatuko dizkion arren.

Bizkaiko Foru Aldundiko izendapen berriek eragina izan dute Eusko Legebiltzarreko eserlekuetan. Durangoko EAJren bozeramaile Josune Escota, herriko alkateorde ere badena, Gasteizko parlamentuan izango da aurrerantzean. Escotak ardura biak, bai udalekoak bai legebiltzarrekoak, beteko ditu hemendik aurrera.

Kontua Bizkaiko Foru Aldundiko kargu berriak izendatu ostean dator. Escota hamalaugarren lekuan egon da EAJren Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko zerrendan. Baina haren aurretik zeudenek, lehenengo eta bederatziagarren postuetan zeuden Leixuri Arrizabalaga eta Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Foru Aldundiko karguetara igaro direnez, Escotak eserlekua hartu beharko du Gasteizen. 

Ardura biak betetzeak "esfortzu eta lan handia" eskatuko dizkiola esan du Escotak, baina azpimarratu du "ilusio eta gogo handiarekin" beteko dituela bai udaleko eta bai Legebiltzarreko lanak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!