Ima Garrastatxuk hunkituta jaso ditu udaletxeko arkupeetan zain zituen alderdikideen eta militanteen txaloak. Oposiziotik gogor lan egingo dutela adierazi du. Mireia Elkoroiribe alkateak "pozez eta arduraz" jaso du izendapen berria, alderdikideen eta arkupean zeuden jelkideen artean. Alderdi guztiei dei egin die aurrerantzean elkarlanean aritzeko. Carlos García popularrak ETAk hildako biktimak izan ditu hizpide, eta bere poztasuna agertu du "ETAren hilketak babesten edo duintasunez gaitzesten ez dituztenak boteretik atera dituelako".